40 lagun elkartu ziren ortziralean Donezteben egindako bertso afarian

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 19a, 12:30

Malerrekako Bertso Eskolak Malerrekako Euskara Zerbitzuekin elkarlanean bertso afaria antolatu zuen joan den ortziralean Donezteben. Alazne Untxalo, Bittori Elizalde eta Julio Soto aritu ziren kantuan 40 bertsozaleren gozamenerako. Saio ederra egin zuten eta giro bikaina sortu zen denen artean. «Esker mila hurbildu ziren guztiei eta segi dezagun bertsoekin gozatzen!».

Argazkiak eta testua: Malerrekako Bertso Eskola

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun