Utergak eta Otanok jokatuko dute Eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketaren finala

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 18a, 15:00

Uterga ongi nagusitu zitzaion Otxandorenari eta aurten ere finalean izanen da, txapelari eusteko borrokan.

Larunbatean Irunberrin jokatutako finalerdietan Otxandorena eta Ion menperatu ondotik, indarrak neurtuko dituzte ortzegunean Labriten

Xanti Uterga doneztebarrak eta Agoizko Otanok jokatuko dute Eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketaren finala abenduaren 21ean, ortzegunean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Larunbatean Irunberrin jokatutako finalerdietan garaile suertatu ziren. Doneztebeko aurrelarien arteko lehian, Utergak 30-19 irabazi zion Eloy Otxandorenari eta atzelarien arteko norgehiagokan, Otano 30-23 gailendu zitzaion Ioni.

Xanti Utergak iaz ere lortu zuen Eguberrietako buruz buruko txapela, finalean Aimar Jabalerari irabazita. Aurten txapelari eutsi nahiko dio eta Otano izanen du arerio abenduaren 21ean, ortzegunean 18:30ean Iruñelo Labrit pilotalekuan hasiko den finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun