Uterga eta Otxandorena aurrez aurre izanen dira buruz buruko Eguberrietako erremonte txapelketako finalaurrekoan

Ttipi-Ttapa 2023ko abenduaren 15a

Otxandorena eta Uterga doneztebarrek jokatuko dute aurrelarien arteko finalaurrekoa.

Larunbatean jokatuko den partidako irabazleak Ion-Otano finalerdiko irabazlea izanen du esperoan abenduaren 21eko Labriteko finalean

Euskal Jai erremonte fundazioak antolatutako Eguberrietako buruz buruzko erremonte txapelketa-Martiko Sari Nagusia 2023 txapelketako finalerdiak abenduaren 16am, larunbatean 18:00etan hasita jokatuko dituzte Irunberrin. Doneztebar bat izanen da finalean, bigarren finalaurrekoan Xanti Uterga eta Eloy Otxandorena izanen baitia aurrez aurre.

Irabazleak, aitzinetik Ion azpeitiarrak eta Agoizko Otanok jokatuko duten finalerdiko irabazlearen kontra jokatuko dute finala abenduaren 21ean, datorren ortzegunean 18:30ean hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Ionek eta Otanok jokatuko dute atzelarien arteko finalerdia eta doneztebar bat izanen dute esperoan finalean.

Final horren atarian Euskal Jai erremonte fundazioak omenaldia eskainiko dio berriki profesional izateari utzi dion Imanol Erviti txirrindulari nafarrari. Jaialdietan lortzen den dirua Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emanen zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun