Bertso afaria eta kontzertua dute ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 11a, 15:00

Iaz ere egin zuten bertso afaria Donezteben eta jende aunitz bildu zen.

Malerrekako Bertso Eskolak, Malerrekako Mankomunitatearekin elkarlanean antolatuta, bertso afaria eginen dute ortziralean, abenduaren 15ean. Julio Soto, Alazne Untxalo eta Bittori Elizalde ariko dira bertsotan. 

Aurten ere Santamarian izanen da otordua eta biharkoa izanen da sarrerak erosteko azken eguna; 33 eurotan erosi daitezke Ostizen. Norbaitek menu barazkijalea nahiko balu, sarrera erostean abisatu beharko du.

Bertso afaria ez da izanen ortziralean Donezteben izanen den ekitaldi bakarra. Egun berean, meza ondotik, Mendi Abesbatzaren Eguberrietako kontzertu berezia izanen baita elizan. Mendi eta Mendi Ttiki abesbatzak eta Agorreta Musika Eskolako haurrak ariko dira kantuan, eta Donostiako Txistulari Bandako musikariak arduratuko dira musikarekin laguntzeaz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun