Euskararen Eguna oroituz leizera bisita gidatua egin dute Beintza-Labaiengo herritarrek

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 7a, 16:00

Abenduaren 3a Euskararen Eguna eta Nafarroaren Eguna izan zen eta eguna modu berezian ospatu nahi izan zuten Beintza-Labaienen, Labaiengo leizera bisita eginez.

Argazkiak eta testua: Arantxa Iturralde.

Euskararen Nazioarteko Eguna igandearekin tokatu zenez, astelehenean, abenduaren 4an, bildu ziren herritarrak. Haur eta guraso kuadrilla polita elkartu ziren, Mikel Albisuren gidaritzapean, Labaiengo leizea bisitatzeko. Haiekin bat egin zuen Maite Arzuaga biologoak. Kobazuloko bisitaldia akitu ondotik, Beintzako Orbela ostatuan bazkari ederra egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun