Hori dela eta, bi nafar musikariren lanak abestuko dituzte: Hilarión Eslava burlatarrarenak eta berriki zendutako Federico Moreno-Torroba Larreglarenak, hain zuzen ere. Euskaren eguna oroitzeko berriz, denontzako ezagunak diren hainbat euskal kantu abestuko dituzte, publikoaren parte hartzea ere sustatuz. Hiru txito, Baratze bat, edota Nere herriko neskatxa maite bezalako kantuak abestuko dituzte.
Eguberriko kontzertua prestatzen
Urtea akitzeko, Eguberriko Kontzertuaren prestaketan ere lanean ari dira buru belarri. Aurtengoan Mendi Abesbatza, Mendi Ttiki Abesbatza eta dagoeneko data horietan Donezteben ohikoa den Donostiako udalaren txistulari taldea ariko dira elkar lanean. Doinu zahar eta berriak eskainiko dituzte, bereziki Eguberri sasoiari lotutakoak.