Ekaitz Bertizen film laburrak ikusteko aukera izanen da igandean Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 1a, 10:00

'Baserria hartu du gaitzak' filmeko irudi bat.

Ekaitz Bertiz Apezetxea Sunbillako zinema zuzendari gazteak bere hiru film labur jende aitzinean ikusgai paratuko ditu igande honetan, abenduaren 3an. Zehazki, Baserria hartu du gaitzak, Hitza eman nion eta Eklipse morala lanak ikusteko aukera izanen da Sunbillako Ulibeltzak elkartean.

18:30ean egin dute hitzordua eta filmak ikusi ondotik, solasaldia ere izanen da.

Parte hartzeko izena eman behar da info@sunbilla.com helbidera idatzita edo 948 45 00 71 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun