Gaurko greba feminista orokorraren harira, Malerrekako eta Bertizaranako herritarrek Donezteben egin dute hitzordua. Goizean Doneztebeko Herriko Ostatutik abiatuta, grebaren aldeko gonbita eginez eta zaintza lana denona dela aldarrikatuz herrian barna buelta eman dute. Ondotik, elkarretaratzea egin dute. Arratsaldean Elizondoko manifestazioan parte hartuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.