Kotxea garbitzen aise ikus daitezke gizonak baino platerak garbitzen ez dituzu harrapatuko. Zaintza guttietsia izan da historikoki, eta balorazio falta hori afera aski konkretuetan zehazten da: zaharretxeko langileen soldata baxuetan, errate baterako. Zaintza eskubide kolektiboaren alde Greba Feminista Orokorra eginen da bihar Euskal Herrian, baita gure eskualdean ere. Ohiko egoera salatzeko egun ezohikoa.