Eratsunen Pausoz Pauso taldeak gidatuko du udalbatza berria

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 26a, 20:59
Argazkia: Irantzu Pastor.

Maiatzeko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu Eratsunen, baina bigarren deialdi honetan, bi osatu dituzte, bata zein bestea herritarrekin osatutakoak: Pausoz Pauso eta Saiatu. Zerrenda irekia izanik, herritarrek hautagaiei eman diete botoa eta Pausoz Pauso taldeko ordezkariek boto gehiago lortu dituzte. Hala, bereak izanen dira bost ordezkariak hurrengo lau urteetan.

Boto gehien eskuratu dituzte 5 zinegotziek osatuko dute udalbatza berria, kasu honetan Pausoz Pausoko bost hautetsiak.

HAUTAGAIAK BOTO KOPURUA
Nagore ESKUDERO BALEZTENA (Pausoz Pauso) 64
Raquel TELLETXEA SANTESTEBAN (Pausoz Pauso) 63
Ana Isabel MARIEZKURRENA MURGIA (Pausoz Pauso) 52
Nekane BENDOIRO URROZ (Pausoz Pauso) 46
Patxi MARIEZKURRENA DESKARGA (Pausoz Pauso) 57
   
Iñaki ESTANGA MITXELENA (Saiatu) 38
Juan Mari GRAZENEA MORENO (Saiatu) 42
Mari Jose MITXELENA OTEGI (Saiatu) 14
Ibai MITXELENA MARIEZKURRENA (Saiatu) 38
Goizeder MINDEGIA BENITO (Saiatu) 28

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun