Herriko Taldeak sei zinegotzi lortu ditu Zubietan eta Aulki Zuriak taldeak ordezkari bat

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 26a, 20:56

Ernesto Dominguezek bi agintaldi egin ditu alkatetzan, eta orain hirugarrena hasiko du.

2015etik Zubietako alkatea da Ernesto Dominguez Olea, eta bertze lau urtez segituko du ardura horretan. Baina bere taldeak ordezkari bat galduko du. Dominguez buru duen Herriko Taldeak 86 boto lortu ditu eta sei ordezkari izanen ditu eta Aulki Zuriak taldeak, berriz, 19 boto eta ordezkari bat.

 

HAUTESKUNDEAK 2019 2023
Errolda 234 223
Zenbaketa % 100 % 100
Boto emaileak 143 109
Abstentzioa % 38,89 %51,12
Baliogabeak 15 (% 10,49) 2 (%1,83)
Zuriak 27 (% 18,88) 2 (%1,83)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun