'Kilimaterioa' ikuskizuna izanen dute larunbatean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 23a, 18:00

Kaitin Allende ikuskizuneko momentu batean. Irudia: Donostia Kultura.

Malerrekako Mankomunitateak eta Donamariako Udalak antolatuta 'Kilimaterioa' ikuskizuna izanen dute larunbatean, hilaren 25ean, 19:00etan herriko ostatuko terrazan. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen ikuskizuna da Kilimaterioa. Kaitin Allende ariko da bakarrizketak egiten, eta Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra bertsotan. 

Sinopsia

Kaitin Allendek sortutako Klimaxetik klimateriora eta buelta bakarrizketatik sortu da Kilimaterioa ikuskizuna.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara.
Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu.

KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun