Malerrekako VII. Rallya ortziralean eta larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 22a, 12:00
Malerreka Motorsport taldeak zazpigarrenez antolatu du rallya. Ortziralean hasiko da mugimendua, baina larunbatean izanen da lasterketa.

Malerrekako Rallyaren zazpigarren edizioa prestatu dute Malerreka Motorsport kirol elkarteko kideek. Azaroaren 24an eta 25ean eginen dute auto lasterketa eta, iaz bezala, zortzi tarte eginen dituzte Malerrekan barrena, 90 kilometro kronometratuak eta denera 280 kilometro osatuz.

Nafarroako txapelketarako, Euskadiko rally txapelketarako eta, lehen aldiz, Julen Bilbao koparako ere puntuagarria izanen da. Donezteben ortzirale arratsean eginen dituzte egiaztapenak eta arratsean irteera zeremonia. Lasterketa larunbatean izanen da eta asistentziak eta sari banaketa ere Donezteben eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun