Aurten ere futbito txapelketa antolatu dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 21a, 18:00

2020an txapelketa irabazi zuten Manchester Titi taldeko kideak garaipena ospatzen.

Doneztebe Futbol Taldeak antolatuta, XI. aldiz eginen dute aurten Eguberrietako futbito txapelketa. Abenduaren 23tik 31ra eginen dute, eta bihar, azaroaren 22a, bukatuko da izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute taldearen Instagram kontura. Aitzinerako zabalduko dute txapelketaren informazio zehatza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun