Zuhaitz Gurrutxagaren ‘FutbolisTok’ ikusgai izanen da Iturenen abenduaren 9an

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 17a, 17:00

Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTok' monologoa taularatuko du Iturenen.

Larunbatean 19:00etan hasiko da emanaldia Herriko Etxeko ganbaran eta sarrerak salgai daude dagoeneko

Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTok helduentzako monologoa ikusgai izanen da abenduaren 9an, larunbatean 19:00etan hasita Iturengo Herriko Etxeko Ganbaran. Dagoeneko sarrerak eskura daitezke 646 21 45 73 (Maria) eta 637 14 58 01 (Miren) telefonoetan.

Eskatzerakoan ordaindu beharko da eta sarrera egunean bertan entregatuko dituzte.

FutbolisTok

Zuhaitz Gurrutxaga Real Sociedad futbol-taldeko jokalari izan zen eta, orain dela urte batzuk, Futbolisto baten konfidentziak izeneko bakarrizketa prestatu zuen, futbolari garaiko anekdotak eta pasadizoak kontatzen zituena. Orain, bere lehen bakarrizketa hartako zati batzuk berreskuratu ditu eta bertze ikuskizun bat osatu du, bizipen eta anekdota berriak gehituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun