Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Enpleguari buruzko lehen topaketa eginen dute azaroaren 21ean, asteartean, 09:00etatik 13:00etara Doneztebeko zineman. Jardunaldi horretan, enpleguarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz ariko dira.
Honela, Nafar Lansare Enplegu Zerbitzuak toki entitateei eta enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak aurkeztuko dituzte. Horietako batzuetan berritasun garrantzitsuak dituzte. Baztan, Malerreka, Bortziriak Enplegu Taldearen aurkezpena ere eginen dute. Gizarteratze enpresek enpleguan duten lan garrantzitsua agertuko dute eta Elizondoko Lanbide Eskolak eskainitako zerbitzuen berri ere emanen dute, interesgarriak diren berrikuntza batzuekin.
Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar da formulario hau betez:
EGITARAUA
09:00 HARRERA ETA DOKUMENTAZIO EMATEA
09:15 IREKIERA
- Esther Monterrubia (Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazio Zerbitzuko zuzendaria)
- Ainhoa Zabalza, EINAko lehendakaria.
09:30-10:30 1. MAHAIA: Doneztebeko Tokiko Enplegu Taldea eta Enplegu Agentzia (SNE-NL)
- Enpresentzako zerbitzuak.
- Eskaintzak kudeatzeko protokoloa eta jarraibideak.
- Baztan-Malerreka-Bidasoa Enplegu Taldearen aurkezpena.
10:30 - 11:30 2. MAHAIA: EINA
- Laneratzeko enpresak. Aukera lurraldearentzat eta pertsonentzat.
- Gizarteratzeko ibilbide baten azalpena.
- Kontratazioa sustatzea erreserbaren bidez.
- Film laburren aurkezpena.
- OEEak lurraldean ulertzen eta integratzen lagunduko duten gaietan parte hartzea eta dinamizatzea.
11:30 - 12:00 KAFEA
12:00-12:45 3. MAHAIA: ELIZONDO LANBIDE ESKOLA
- Prestakuntza duala
- INLAN: Lan-poltsa