Zorroztu dituzte aizkorak
Seigarren finala du Etxeberriak eta finalera ez dela nahi bezain ongi ailegatu aitortu digu: «eskuak eta gerria justu xamar ditut, baina aste pare bat gel-ditzen dira eta saiatuko naiz aprobetxatzen». Doneztebekoa plaza berezia da zigatarrarentzat, «etxetik bertan, beti giro ona... jende asko izaten da eta nabari da feriek sortzen duten giro berezi hori». Datozen asteetan gorputzari entzun eta finalean duen onena ematen saiatuko da.
Rekondok ere aski ongi ezagutzen du finalean aritzeak sortzen duen zirrara: «aurreneko finala 23 urterekin jokatu nuen eta 38 ditut orain». Behatz puntekin ukitu du sei aldiz txapela, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan du orain arte. Aurten gogotsu dago: «nahiko ongi ikusi nuen nire burua kanporaketan. Orain finalean ikusi beharko da egin beharreko lana bikoitza baita». Dena den, plazako giroa alde izanen dutela dio: «Doneztebe egun horretan berezia da, feria eguna denez, jendea animatuta egoten da eta ea saio polit bat ateratzen den».