Juanenea nagusitu zaio Ezkurra II.ari binakako erremonte txapelketako partidan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 13:30
Juanenea pilota astintzen eta Ezkurra II.a erne ortziraleko partida berdinduan. Azkenean, saldiastarra eta Segurola nagusitu ziren. Argazkia: Maialen Andres

Saldiastarrak, Segurolarekin batera, 2-1 irabazi zion doneztebarrari eta Larrañagari

Binakako erremonte txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen ortziralean Galarretan. Bigarren partidan, Segurolak eta Aritz Juanenea saldiastarrak 2-1 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Larrañagari (15-7, 9-15 eta 8-7).

Partida ezin berdinduago izan zen eta hirugarren jokoan, hil ala biziko tantoan nagusitu ziren gorriak. Honela, bi partida jokatu ondotik, 4 puntu dituzte Segurola eta Juaneneak, eta partida bakarra jokatuta, puntu bakarra Ezkurra II.ak eta Larrañagak.

Lehen mailako txapelketako lehen partidan, Ansa II.ak eta Martirenak 2-1 irabazi zieten Urriza eta Azpirozi (15-12, 13-15 eta 8-7). Beraz, hemen ere berdintasun handia izan zen.

Ortziraleko jaialdiko lehen partidan, bigarren mailako txapelketako partidan,

Goikoetxea V.ak eta Aiestaran VI.ak 2-0 irabzi zieten Gurrutxagari eta Aritz Zubiri goizuetarrari (15-14 eta 15-12).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun