'Gaixotzen gaituzten emozioak' solasaldia Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 13:00

Gaixotzen gaituzten emozioak ezagutzen eta kudeatzen laguntzeko solasaldia emanen du Neli Yancik larunbatean. Irudia: Freepik.

Doneztebeko Udalak antolatuta, 'Gaixotzen gaituzten emozioak' izeneko solasaldia izanen dute larunbatean, hilaren 11n, Donezteben Herrigunean. 10:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko da ikastaroa eta  Argi Leku BioEskolako sortzaile Neli Yancik emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun