Zentral eolikoak eskualdean

Makroproiektu eolikoen kontrako martxa egin dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 12:30

Malerreka Bizirik taldeak antolatuta, 'Malerrekan eolikoak?! Ez' lelopean mendi martxa egin zuten igandean Ezkurran. Ezkurratik abiatu eta Erakurri eta Iruñarrin barna ibili ziren mendizaleak eta jende dezente bildu zen. Handik bueltan talo jana egin zuten frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun