7 eta 10 urte arteko haurrentzako tailerra izanen da ortzegunean Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 19:00

Hezkuntza emozionalari eta gatazkak konpontzeari buruzko haurrentzako tailerra eginen dute ortzegunean, hilaren 9an, 17:00etan liburutegian. 7 eta 10 urte arteko haurrei bideratua izanen da.

Labirintoan barrena bidaia izena du tailerrak eta parte hartzeko aitzinetik eman behar da izena liburutegian. Guttienez 5 lagunek eta gehienez 12 lagunek parte hartzen ahalko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun