Bestak 2023

Aurtizko San Martin bestak azaroaren 9tik 12ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 10:00

Giro ederra izanen da aurten ere Aurtizko bestetan, eskualdean urteko azken bestetan.

Ortziralean herri bazkaria izanen dute Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin

San Martin bestak ospatuko dituzte Aurtitzen. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute ortzegun arratsaldeko txupinazoarekin hasi eta igande arratseko patata tortilla eta pintxo lehiaketara bitarte.

Azaroak 9, ortzeguna

17:00etan Txupinazoa. Ondotik, kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin. 17:30ean haur jokoak. 19:00etan mus txapelketa. 21:00etan zopak ostatuan.

 

Azaroak 10, ortziralea

10:00etan argi-soinuak herriko txistulariekin. 12:00etan pilota partida Koianea Ttikia pilotalekuan. 14:00etan herri bazkaria Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariekin. Ondotik, dantzaldia Beñat eta Fernandorekin. Arratsaldez puzgarriak. 22:00etan bokata jatea ostatuan. Gauez juergak segituko du.

 

Azaroak 11, larunbata

SAN MARTIN EGUNA

10:00etan argi-soinuak herriko txistulariekin. 11:00etan Meza nagusia San Martinen ohorez. 12:00etan gazteen arteko pilota partidak. 16:30ean trikitixa jaialdia. Ondotik, berendua soziedadean. 19:30ean dantzaldia Iratzar taldearekin. 21:00etan gazte afaria ostatuan. 00:30ean dantzaldia Iratzar taldearekin.

 

Azaroak 12, igandea

10:00etan argi-soinuak herriko txistulariekin. 12:00etan motozerra erakustaldia, Mikel Lasarteren eskutik. Goizean zehar eskulangileen azoka izanen da. 17:00etan dantzarien emanaldia. 18:30ean Izer eta Alabierrekin dantzaldia. Ondotik, patata tortilla eta pintxo lehiaketa soziedadean. Akitzeko, herri afaria soziedadean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun