'Penitencia' dokumentala ikusgai izanen dute Sunbillan azaroaren 8an

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 6a, 13:00

'Penitencia' dokumentalaren grabaketan, Iruñeko espetxearen atarian.

Penitencia dokumentalaren emanaldia eskainiko dute azaroaren 8an, asteazkenean 19:00etan Sunbillako udaletxeko sabaian. Sunbillako Udalak eta Malerrekako Mankomunitateak antolatu dute emanaldia, Genero Indarkeriaren aurkako estatu-itunaren barrenean.

Penitencia dokumentalak espetxe sistemari eta erreinsertzioaren mitoari buruzko eztabaida eta hausnarketa sortu nahi du, espetxearen alternatiba izan daitekeen proposamen abaniko zabal bat aurkeztuz. Delitu kontzeptu bera eztabaidan jartzen du, elkarte, kolektibo, aditu eta presoen testigantzen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun