Nafarroako Judo Txapelketa irabazi du Erreka kirol elkarteko Gaxuxa Zelaieta judokak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 3a, 12:30

Gaxuxa Zelaieta, ezkerretik hasita bigarrena, sari banaketan.

Asteazkenean jokatu zuten Iruñean Nafarroako Judo Txapelketa, eta seniorren 57 kiloz azpiko txapelketan Errekako judoka den Gaxuxa Zelaieta Eulatek lortu zuen lehen postua.

Noelia Ariztia bere entrenatzaileak erran duenez, «Gaxuxak lan bikaina egin du berriz ere. Bere burua hagitz zentratua izanez momentu guztietan, baita lehia zailagoak zirenean ere». Gainera nabarmendu behar da senior mailan irabazi duela txapelketa, nahiz eta oraindik kadetea den.

Hurrengo lehia azaroaren 11n izanen du Monzalbarvanen, Aragoin. Bertan Espainiako txapelketako iparraldeko sektoreko txapelketan parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun