Gau Beltza

Arimen gaua ospatu dute lehenbiziko aldiz Urrozen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 11:30

Gau beltzaren edo arimen gauaren ohitura gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari da eta Urrozen, adibidez, lehenbiziko aldiz egin dute. Arratsaldean aurpegiak margotzen ibili ziren herriko haurrak, musikaz alaiturik. Ondotik, bakoitzak bere beldurrak orri batean idatzi eta sutan erre zituzten. Egunari bukaera emateko, merienda-afaria egin zuten ostatuan.

Argazkia eta testua: Jaione Ariztegi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun