'Liburu sendalaria' ikuskizuna eskainiko dute azaroaren 4an Saldiasen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 11:00

Ainhoa Ruiz aktoreak igoko da oholtzara.

Haurrei zuzendutako Liburu sendalaria antzezlana eskainiko dute azaroaren 4an, larunbatarekin, Saldiasko tabernaren gainean. 17:00etan hasiko da emanaldia eta mundu osoan zehar liburuak konpontzen dituen neska baten istorioa taularatuko du Ainhoa Ruiz aktoreak. Integrazioa, inklusioa eta errespetua lantzen dituzten kontakizunak aditu ahal izanen dituzte bertaratzen direnek. Euskarabideak Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen duen kultur programazioaren baitan heldu da Saldiasko emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun