'Urpekariak' haurrentzako bertso antzerkia izanen da ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 1a, 09:00
Galtzerdi eta Leotardo dira 'Urpekariak' bertso antzerkiko protagonistak

Ortziralean, azaroaren 3an haurrentzako 'Urpekariak' bertsoa antzerkia izanen da Doneztebeko zineman 18:00etan. Antzerkiaren gidoia Miren Amurizak eta Ane Labakak idatzi dute eta Uxue Alkorta eta Maren Basterretxea dira aktoreak.

Sinopsia

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun