Ezkurra II.a eta Martirena nagusitu dira Azpeitiko erremonte txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 14:00
Martirena eta Ezkurra II.a txapeldun eta Aldabe eta Juanenea txapeldunorde, ortziralean Azpeitian.

Ortziralean jokatutako bi finaleak bi jokoak irabazi zizkieten Aldaberi eta Juaneneari

Azpeitiko erremonte txapelketaren finala jokatu zuten urriaren 27an, ortziralean Izarraitz pilotalekuan. Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Uitziko Martirenak bi jokoak irabazi zizkieten Lekunberriko Aldaberi eta Saldiasko Aritz Juaneneari (15-11 eta 15-4).

Final berdindua espero zen eta halaxe gertatu zen lehen jokoko hamarnako berdinketara bitarte. Hortik aitzinera, ordea, bikote bakarra izan zen kantxan, gorria, eta merezimendu osoz jantzi zuten txapela. Lehen jokoan Ezkurra II.a izan zen onena. Hamarnako berdinketaren ondotik, 5-1eko partziala egin zuten gorriek, jokoa bereganatzeko (15-11). Bigarren jokoan Martirena izan zen protagonista. Erabat agintzeaz gain, lau tanto egin zituen sakearekin eta bortz piloteoan. Bigarren jokoa 15-4 irabazi zuten gorriek.

ç

Martirena eta Josetxo Ezkurra txapeldunak Azpeitian.

Finalaren aitzinetik, jaialdiko lehen partidan, Ansa II.ak eta Barrenetxeak 2-1 irabazi zieten Urriza eta Larrañagari (15-11, 7-15 eta 5-2).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun