17:00etan eliz atarian joan den asteko tailerrean apaindutako kalabaza erakusketa eginen dute, photocall-a ere izanen dute. Ondotik herrian barna kalejira eginen dute, eta bukaera eskolako aterpean izanen dute. Musika, txokolatea, bizkotxoa eta beldurrak erretzea eginen dituzte. Horretarako, norberak bere beldurra idatzita eraman behar du. Etxeko trapu zaharrak atera eta mozorrotzeko gonbidapena egin dute antolatzaileek.