Mendi Abesbatzak emanaldi ederra eman du Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 17a, 20:00
Abesbatzako kideak Donezteben egindako emanaldian.

Mendi Abesbatzak emanaldia ederra eman zuen igandean Donezteben. Karrikan egin zuten emanaldia eta jende aunitz bertaratu zen.

Testua: Arantxa Ezkurra. Irudiak: Mendia Abesbatza

Udalak eskatuta, karrikan egin genuen emanaldia, herria dinamizatze aldera antolatutako ekintzetan parte hartu genuen. Ekitaldia ezohikoa izanik, ez genekien nolako emaitza izanen genuen, batez ere akustikari eta harrerari dagokionez. Baina, denon lasaitasunerako, hasieratik sumatu genuen ederki entzuten zirela ahotsak anplifikaziorik gabeko eta eszenatoki zinen goxoa lortu genuela Maylin ostatuaren ondoan.

Emanaldirako Doneztebeko Udalak aulkiak jarri zituen ikusleentzako, eta publikoaren harrera zinez ona izan zenez, aulki guztiak azkar bere ziren bertakoekin zein turistekin, eta hainbat ikuslek zutik ikusi behar izan zuten saioa.

Kontzertuan kanta herrikoiak izan ziren nagusi: Nere herriko neskatxa maite, Baratze bat, Agurra... Hainbat bakarlari ere aritu ziren: Goreti Anzizar, Marisol Arrazota, Loli Salaberria, Alicia Telletxea, Fran Indart, Xalba Barriola eta Beñat San Miguel. Pianoarekin laguntzen Ruth Etxebeste egon zen. 

Emanaldia atsegina eta jendetsua izan zen, eta beraz, herria bizirik mantentzeko helburua ezin hobe bete genuen.

Asteburuan Burgosen izanen dira

Urriaren 20tik 22ra, berriz, bidaia ederra prestatu dute, Burgos aldera. Larunbatean Burgos hiriburuko San Nicolás de Bari elizan kontzertua emanen dute bertako San Andres Ganbera Abesbatzarekin batean eta biharamunean, Silosko Monasterioan abesteko aukera paregabea izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun