Guztira espainiar estatu osoko 900 kanpin baino gehiago daude federazioan eta horietatik 27 izendatu dituzte azaroaren 16an emanen dituzten sarietarako finalista, hainbat kategoriatan. Nafarroako bertze bi kanpin ere finalista dira: Allozko Aritzaleku familiarako kanpin onenaren kategorian eta Etxarriko kanpina ostatu originalenaren kategorian.
Natur inguruneko kanpin onenaren finalista, Sunbillako Ariztigain kanpinarekin batera, Zumaia (Gipuzkoa), Amaido (Asturias) eta Rinlo Costa (Lugo) kanpinak daude.