'Orainmenean' bertso saioa eta erakusketa ortziralean Aurtizko frontoian

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 11a, 11:00

Alazne Untxalo, Maddi Ane Txoperena eta Ane Labaka ariko dira kantuan.

Txakur Gorria sormen kolektiboak prestatutako Orainmenean, Bertsolaritzaren genealogia feministak erakusketa eta bertso saio berezia izanen dituzte ortziralean, urriaren 13an, Aurtizko Koianea Ttikia pilotalekua 19:00etan.

Alazne Untxalo Erregerena, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Ane Labaka Mayoz izanen dira kantari, Ainhoa Larretxea Agirre gai jartzaile dutela.

Txakur Gorriak sormen kolektiboaren ekimenez sortutako formatua da. Saioren sortzaileek diotenez, «bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun