Automobilen Ondareari Buruzko Jardunaldiak eta 4x4 proba egin dituzte asteburuan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 18:00

Ekitaldiz beteriko asteburua izan dute Donezteben. Goizean, Automobilen Ondareari Buruzko Jardunaldiak izan zituzten, eta tartean kotxe klasikoen erakusketa izan zuten.

Argazkiak: Oier Zulaikak eta Unai Juanenak utzitakoak.

Eguraldi ederra lagun, herritar aunitz atera ziren kotxeak ikustera eta giroaz gozatzera. Txistulariak eta erraldoiak aritu ziren giroa alaitzen, eta Erreka Dantza Taldeak ere emanaldia egin zuen.

Arratsaldean, Aparanen 4x4 autoen proba egin zuten. 30 bat kotxe elkartu ziren, eta erakusketa denez, ez zen irabazlerik izan. Antolatzaileek kontatu dutenez, «denek ongi pasatzeko antolatzen dugun ekintza da». Probara uste baino jende gehiago joan zela azaldu dute, eta eskerrak eman dizkiete laguntzera joandakoei. «Beraiek gabe ezingo genuke egun hau ospatu», azaldu dute. Eguna bukatzeko, parte hartzaileek afaria egin zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun