Puzgarriak izanen dituzte larunbatean Gaztelun

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 10:00

Puzgarriez gozatzeko aukera izanen dute larunbatean Gazteluko haurrek. Berez herriko bestetan egitekoak zituzten, baina, eguraldi txarragatik bertan behera gelditu ziren. Horren ordez, larunbatean izanen dituzte eta txikientzako puzgarriak eta helduagoentzako 'Parkour' egiteko instalazioa izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun