Bestak 2023

Eguraldia lagun, giro bikainean joan dira Urrozko bestak ere

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 09:00

Ortzegunetik igandera besta giroan murgildu da Urroz eta giro bikaina izan da. Ortziralean hasi eta igandean akitu zen mus txapelketan Uxue Matxiñena eta Julen Saldias izan ziren garaile, finala Joxe Mari Iribarren eta Martin Lazkanoren aurka irabazita. Horrez gain, igandean jokatutako tortilla eta postre lehiaketan Natalia Elizondo eta Isabel Santesteban izan ziren garaile, lehenengoa tortillarekin eta bigarrena postrearekin. Zorionak! Argazkiak eta testua: Jaione Ariztegi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun