Utergak eta Mitxeok galdu egin dute Nafarroako erremonte txapelketako lehen faseko azken jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 18:30
Txapelketan lehen aldiz jokatu zuen Mitxeo, Uterga, Garrido epailea, Matxin III.a eta Otano, igandean Atarrabian.

Matxin III.a eta Otano 35-30 nagusitu zitzaizkien eta erabakiak gelditu dira finalerdietako gurutzaketak

Nafarroako XVIII. erremonte txapelketako lehen faseko azken jokatu zuten igande arratsaldean Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuan. Xanti Utergaren atzelaria Agirrezabala ordezkatuko duen Dabid Mitxeo Doneztebeko gaztea izan zen lehen aldiz eta Matxin III.a eta Otano izan zituzten arerio. Doneztebeko bikoteak 30-35 galdu zuen.

Jaialdia hasteko partidan eskualdeko lau erremontista aritu ziren: Aimar Jabalera eta Markel Leatxe doneztebarrek 30-23 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Aimar Saldias oiztarrari.

Txapelketako finalerdiak erabakiak

Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako gurutzaketak erabakiak gelditu dira dagoeneko. Honela, lehen fasean lehenbizikoak gelditu diren Otxandorena eta Ion, laugarren izan diren Zeberio II.aren eta Saldiasen kontra ariko dira urriaren 14an Arbizun eta urriaren 21ean Irunberrin. Bertze finalerdian, lehen fasean bigarren ian ziren Matxin III.a eta Otano, Uterga eta Agirrezabalaren kontra ariko dira, urriaren 15ean Zangozan eta urriaren 22an Altsasun. Final handia urriaren 28an jokatuko dute Zubirin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun