'Sarearen erabilera egokia' tailerra urriaren 3an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 28a, 13:30

Doneztebeko San Miguel ikastetxeko gurasoek  'Sarearen erabilera egokia' izeneko ikastaroa izanen dute heldu den asteartean. Izena emateko hondarreko eguna bihar izanen da.

Eskolan bertan izanen da ikastaroa eta gutxienez 7 lagun elkartu beharko dira egiteko. Bi ordukoa izanen da, eta 17:30ean hasi eta 19:30ean bukatuko da.

Sare sozialetako indarkeria eta arriskuen identifikazioa, prebentzio modura Interneten erabilera seguru eta etikoa, babeserako eta salaketarako estrategiak eta sare sozialak eta IKTak hezkuntzan bidelagun duten funtzioa aztertuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun