Udalak oroitarazi du markatutako eremuetan aparkatzea «guztien ardura» dela, eta «bizikidetza hobetzen» laguntzen duela: «Aparkatzeko arauak betetzea funtsezkoa da gure herrian bizitza atsegina, errespetuzkoa eta segurua bermatzeko».
Are gehiago, salatu dute gaizki aparkatzea «ekintza berekoia» dela, «norberari lehentasuna ematen diona eta gainerakoei traba» egiten diena.
Doneztebeko Udalak herritarrak gonbidatu ditu «markatutako lekuetan aparkatzera eta denbora mugatua errespetatzera hala dagokionean, isuna jartzeko moduko ekintzak saihestuz».
Herritarrei ongi aparkatzeko eskatzeaz gain, udalak jakinarazi du gaur egungo egoera hobetzeko konponbideak lantzen segituko dutela.