Gross erremonte txapelketa berezia jokatu zuten irailaren 23an, larunbat arratsaldean Galarretan Oriamendiko erremontista onenek. Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Azpiroz suertatu ziren txapeldun.
Lehen finalerdian, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Azpirozek 2-0 irabazi zieten Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (10-9 eta 10-5). Bigarren finaledian, Ansa II.ak eta Larrañagak ere 2-0 irabazi zieten Urrizari eta Aritz Juanenea saldiastarrari (10-8 eta 10-5). Beraz, aspaldiko partez, final batetik kanpo gelditu zen Juanenea.
Finala berdindua joan zen, baina bi jokoak Ezkurra II.ak eta Azpirozek irabazi zizkieten Ansa II.ari eta Larrañagari (15-13 eta 15-13).