Bestak 2023

San Migel bestak irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte Urrozen

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 26a, 13:00

Joan den urtean herriko gazteen arteko herri kirol desafioa egin zuten Urrozen.

Berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 28tik urriaren 2ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, ortzegun arratsaldeko, haur joko, txupinazo eta kalejirarekin abiatu eta hondar eguneko dantza saio, aizkora eta harri-jasotzaile erakustaldia eta tortilla eta postre lehiaketara bitarte. Egun handian herriko haurren dantza saioa, paella jatea eta Hago Silik taldearen kontzertua izanen dituzte.

Irailak 28, ortzeguna

Bezpera

18:00etan haur jokoak. 19:00etan suziria eta kalejira bestak hasteko. 19:30ean herri kirolak. 21:00etan zopak herriko ostatuan. 00:00etan dantzaldia Andoni akordeoilariarekin.

Irailak 29, ortziralea

San Migel eguna

11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan herriko haurren dantza erakustaldia. 12:30ean luntxa herriko ostatuan. 16:30ean mus txapelketaren hasiera. 20:00etan DJ&J. 21:30ean paella afaria herriko frontoian. 23:30ean Hago Silik! Taldearen kontzertua. 01:00etan DJ&J.

Irailak 30, larunbata

11:00etan mus txapelketaren finala. 14:00etan herri bazkaria Sebastian Lizaso eta Xabat Illarregi bertsolariekin. Ondotik, musika Andoni akordeoilariarekin. 21:00etan xingar- eta txixtor-jatea. 22:00etan musika Gabenara taldearekin.

Urriak 1, igandea

12:00etan Doneztebeko Erreka dantza taldeko dantzarien saioa. 18:00etan aizkolariak eta harri-jasotzaileak: Iker Vicente – Karmele Gisasola Zelai III.a, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Nerea Arrutiren kontra. 18:30ean erromeria trikitilariekin. 20:30ean tortilla eta postre lehiaketa. Ondotik, afaria eta besten bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun