Ortziralean, erremonte partidak izan ziren, eta herriko hainbat kirolari ere omendu zituzten: Andrea Mindegia Iribarren judoka, Saioa San Miguel korrikalaria, kamioi lasterketetan ibiltzen den Javier Mariezkurrena Etxeberria, Ibai Meoki Etxebeste eskubaloi jokalaria eta Koldo Legarra laxoa jokalaria. Errekaren eskutik zapi gorria hartu zuten eta udalak ardoa eman zien.
Une hunkigarririk ere izan da asteburuan, larunbatean, erraldoien kalejira bukatu eta dantza emanaldia hasi aitzinetik, aurreskua dantzatu zieten berriki hil diren Ainara Marizkurrena txistulariari eta Joxe Irigoien txistulari eta dantza taldeko arduradun eta konpartsako kide zenari.