Herriko kirolariak omendu dituzte Doneztebeko erremonte jaialdian

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 25a, 11:00
Omendutako kirolariak, Doneztebeko udal ordezkariekin.

Nafarroako erremonte txapelketako partidan, Utergak eta Agirrezabalak 35-23 irabazi zieten Jabalerari eta Barricarti

Nafarroako XVIII. erremonte txapelketako partida jokatu zuten ortziralean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Herriko bi aurrelari aurrez aurre ziren, Xanti Uterga beteranoa eta Aimar Jabalera gaztea eta 500 ikusle bildu ziren. Utergak eta Agirrezabalak nagusitasunez irabazi zuten, 35-23 eta emaitza horrek Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra sartzen ditu finalerdietan. Jabalera eta Barricart txapelketatik kanpo gelditu dira.

Jaialdiko lehenbiziko partidan, Errekako lau erremontista aritu ziren: Belarrak eta Imanolek 30-23 irabazi zieten Mikelarenari eta Maylin II.ari. Ondotik, e•remonteko lau erremontista aritu ziren, horietatik hiru Doneztebekoak. Eloi Otxandorenak eta Dabid Mitxeok 30-25 irabazi zieten Matxin III.ari eta Markel Leatxeri.

Barricart, Jabalera, Agirrezabala eta Uterga, Josu Prim epailearekin, Doneztebeko partida hasi baino lehen.

 

Doneztebeko kirolariei omenaldia

Baina ortziraleko jaialdiak, aurten ibilbide oparoa izan duten Doneztebeko bertze kirolariak omentzeko ere aprobetxatu zuten. Honela, berriki erretiroa hartu duen Ibai Meoki eskubaloi jokalaria; Nafarroako 500 eta 800 metroko errekorrak hobetu dituen Saioa San Miguel 17 urteko atleta; judo egokituan Nafarroako txapeldun izan den Andrea Mindegia; laxoa txapelketa irabazi duen Doneztebe The Moment taldea eta kamioi lasterketetan Behe Aragoiko txapelketa irabazi duen Javier Mariezkurrena gidari beteranoa omendu zituen udalak eta zapia eta botila bana ardo eskuratu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun