Indarkeriarik gabeko komunikazioari buruzko tailerra eginen dute irailaren 28an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 21a, 18:00

Hitzaztanak eta Besarkitzak izeneko bi tailer eginen dituzte heldu den ortzegunean, irailaren 28an, Doneztebeko liburutegian. Horietako bat 5 eta 8 urte bitarteko haurrendako izanen da eta bertzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoendako.

Hitzaztanak tailerrean «ahoz goxatzen duten hitz laztanak» landuko dituzte. 5 eta zortzi 8 bitarteko haurrendako izanen da eta 17:00etan egin dute hitzordua.

Besarkitzak tailerra, berriz, 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoendako izanen da eta «besarkatzen duten hitzak» izanen dituzte hizpide. 19:00etan eginen dute.

Bi tailerrak liburutegian izanen dira eta parte hartu nahi dutenek liburutegian bertan edo harat deituta (948 45 09 09) eman beharko dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun