Lau egunetako egonaldia izanen da eta hainbat tailer eta gaubela antolatu dituzte. Tailer horiek emateko disziplina anitzetako artistak bertaratuko dira Doneztebera.
Lehenengo egunean, urriaren 12an, Yolanda Arrieta idazlea eta Oier Guillan antzerkigilea bertaratuko dira, eta iluntzean Ameli eta Xirrikituen jostunak Munduko emakumeak ipuin kontaketa eginen du.
Ortziralean, urriaren 13an, Isabel Etxeberria, Jon Alonso, Oihana Arana, Miren Amuriza eta Yurre Ugarte bertaratuko dira, eta arratsean Bañolet ikusiko dute.
Larunbatean, urriaren 14an, Uxue Juarez, Iñigo Astiz, Laura Txibite, Oihane Garmendia eta Peru Galbetek emanen dituzte solalsadiak, eta gaubelan Peru Galbeteren Uraren oldea ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dute.
Izen ematea irekia dago, eta irailaren 30era bitarte egin daiteke esteka honetan. 30 lagunentzako tokia izanen da, eta lehentasuna izanen dute lau egunetarako joaten direnek. Aforoak aukera ematen duenean, tailer solteetan parte hartzeko aukera ere egonen da.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak diruz laguntzen duen ekimena denez, hainbat baldintza paratu behar izan dituzte onartuen zerrenda osatzeko. Baldintza horiek zein tailerren inguruko informazio zehatza Zirriborroren Instagram eta X sare sozialean (lehen Twitter zena) kontuan aurkitu daiteke.