Ekaineko San Pedro besten ondotik, asteburu honetan, irailaren 22an eta 23an ospatuko dituzte besta ttikiak Donezteben. Ortziralean, 19:00etan hasiko dira bestak txupinazoarekin. Ordu erdi beranduagoa erremonte txapelketa izanen da Ezkurra frontoian. Hiru partidez gain, Zubietako taloak dastatzeko aukera izanen da eta herriko hainbat kirolari omenduko dituzte. Arratsean, 22:00etan hasita, kontzertuak izanen dira Santa Luzia plazan: Hago Silik, Nafarroa 1512 eta Skabidean taldeak, eta J&J Djak.
Larunbatean izanen dute segida bestek. 11:00etan erraldoiak eta gaiteroak herrian barrena ibiliko dira. 12:30ean haurren dantza emanaldia izanen da Santa Luzia plazan. 14:00etan leku berean zikiro jatea izanen da. Otorduaren ondotik, 17:00etan hasita, Distopia elektrotxarangarekin ibiliko dira ostatuz ostatu. 17:30ean haurrentzako zirku tailerra izanen da Bear Zanan eta 20:00etan Los Cazahuates mariatxiak Santa Luzia plazan. Bestak borobiltzeko, Alaiki eta J&J DJak girotuko dute gaua.