Irailaren 30era arte erosten ahalko dira Doneztebeko Merkatarien eta Zerbitzu Elkartearen bonuak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 19a, 20:00
Bonuak Laboral Kutxan eta Kukuka haurren arropa dendan daude salgai.

Herriko denda eta zerbitzuetan kontsumoa sustatu nahi du Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzuen elkarteak. Erosketa bonuak sortu dituzte horretarako eta irailaren 30a, heldu den ortziralea, izanen da  bonuak erosteko eta erabiltzeko azken eguna.

Bonuak Laboral Kutxaren egoitzan eta Kukuka haurrentzako arropa dendan paratuko dituzte salgai. 20 euroko balioa du bonu bakoitzak, baina erosleak 14 euro ordaindu beharko ditu. Denera, 400 bonu paratu dituzte salgai, eta oraindik batzuk gelditzen dira saltzeko.

Pertsona bakoitzeko gehienez bi bonu erosi ahal izanen dira, eta erosketa tiket bakoitzeko gehienez 2 bonu trukatu ahal izanen dira. Gainera, bonua erosketa bakar batean trukatu beharko da osorik eta ez da dirurik itzuliko.

Ondorengo denda eta zerbitzu hauek hartuko dute parte promozioan, eta beraz horietan erabiltzen ahalko da bonua:

  • Angie English Academy
  • A.P Amaya Picabea
  • Arrate estetika zentroa
  • Artlepo- Onddo ta punto
  • Beni Arraindegia
  • Saldias harategia
  • Casa Lacar etxea
  • Centro tecnico veterinario
  • Cosas de casa
  • Mendia farmazia
  • Apeztegia Berria ferreteria
  • Garmendi TX
  • Kalash bitxigileak
  • Kukuka haur arropa denda
  • Kimetz belardenda
  • Maite moda
  • Menditxuri
  • Miguelena
  • Olatz zapata denda
  • Sare akademia
  • Talleres Santesteban
  • Ze goxo frutadenda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun