Bestak 2023

Giro ederrean joan dira Eratsungo festak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 13a, 14:00

Mus txapelketan Nagore Eskudero eta Nekane Bendoiro nagusitu dira. Argazkiak: Mari Jose Mitxelena

Irailaren 7tik 10era ospatu dituzte Eratsungo festak. Hainbat ekitaldi egin dituzte lau egunez. Larunbatean, herri bazkariaz gain, pilota eta aizkora erakustaldiak eta emakume harri-jasotzaileen erakustaldia eta mus txapelketa izan zituzten.

Mus txapelketari dagokionez, Nagore Eskudero eta Nekane Bendoiro suertatu ziren txapeldun, finalean Miguel Baleztenari eta Antonio Telletxeari irabazita. Migel Mari Urrutia eta Mikel Telletxea izan ziren hirugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun