Janitz Irigoien eta eta Dunixe Alberro pilotari iturendarrak txapeldun Logroñon

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 13a, 11:00
Janitz Irigoien Altxu eta Dunixe Alberro Isasi iturendarrak txapeldun Logroñon.

Errioxako Pilota Federazioak antolatuta, Logroño hiria Federazioen arteko Emakumezkoen II.pilota txapelketa jokatu zen irailaren 9an Logroñon. Janitz Irigoien Altxu eta Dunixe Alberro Isasi iturendarrak txapeldun suertatu ziren, finalean Oberenako Maria Crespori eta Errioxako Sairari 16-13 irabazita.

Irati Altxu Martin iturendarrak eta Iraide Iriarte Petrirena sunbildarrak ere parte hartu zuten txapelketa honetan, baina ezin izan zuten finalera sailkatu.

Ados pilota eskolakoez gain, Zaramaga, Oberena, Uruñuela, Villabona, Villam eta Errioxako pilotariek jokatu zuten txapelketa larunbat goiz eta arratsaldez Logroñoko Adarragan.

Alberro eta Irigoien txapeldunak, Saira eta Crespo txapeldunordeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun