Adineko senar-emazteak omendu dituzte Eratsungo Iruñarri egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 14:00
62 eta 60 urte ezkondurik bete dituzten senar-emazteak omendu dituzte Eratsunen.

62 urte ezkondurik bete dituzte Julian Retegik eta Maria Teresa Belokik eta 60 urte Rufino Mariezkurrenak eta Maria Teresa Murgiak

Eratsungo festen aurretik Iruñarri eguna ospatu zuten irailaren 2an Eratsunen. Eguraldi kaxkarra izan zuten, baina omenaldi beroa eskaini zieten aurten 62 urte ezkondurik bete dituzten Julian Retegi eta Maria Teresa Belokiri eta 60 urte ezkondurik bete dituzten Rufino Mariezkurrena eta Maria Teresa Murgiari.

Angel Mariezkurrenaren eskutik, Jaione Olazabalek eta bere familiak kantaldia eskaini zuten eta afariarekin bukatu zuten eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun