Bigarrenez xake txapelketa eginen dute Donezteben larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 10:00
Iaz egin zuten lehenengoz Donezteben xake txapelketa. Irudia: Enrique Vidondo.

Larunbatean, hilaren 16an, bigarrenez xake txapelketa eginen dute Doneztebeko Casino elkartean. Gazte Burrunba taldea ari da antolatzen, Iñigo Ostizen eta Gure Xakea Klubaren laguntzarekin.

10:00etan hasiko da txapelketa eta eguerdirako bukatzea aurreikusi dute. Txapelketan parte hartzeko izena eman behar da 662 44 98 78 zenbakira mezu bat bidalita ortzeguna baino lehen. Egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.

Hamar minutuko partidak izanen dira, sistema suitzarra erabiliko baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun